Neurrira egindako konponbideak edonolako igogailuetan

Konponbiderik onenak eskaintzen ditugu bai instalazioetan, bai igogailuen mantentze-lanetan, eta gure zerbitzuaren kalitatea bikaina dela ziurtatzen dugu. Halaber, igogailuak instalatzeko diru-laguntzak lortzeko izapideak egiten ditugu.

 
 

Adituak gara igogailuak instalatzen

Igogailuak instalatzen eman ditugun 32 urte baino gehiagok egin gaituzte sektoreko enpresa esperientziadunena. Izan ere, erreferente gara Bizkaian igogailuak instalatzen, eta gaur egun Estatu osoan ematen dugu zerbitzua.

Prestakuntza

Igogailuen arloan etengabe prestatzen ari garenez eta hartaz arduratzen garenez, etengabeko prestakuntzako ikastaroetara eta azoketara bertaratzen gara. Igogailuak hornitu, zerbitzatzen eta mantentzen emandako 32 urte baino gehiago dira gure zerbitzuen kalitatearen bermea.

Neurrirako instalazioak

Igogailuetan eta jasogailuetan ari izanari esker, bezeroen beharretara moldatzen gara, eta, hortaz, konponbiderik onenak eskaintzen ditugu haiek pozik gera daitezen.

Indarreko arautegia betetzen dugu

Indarreko legeria betetzen dugu eta kalitate eta segurtasunari buruzko irizpide zorrotzak betetzen ditugu instalazio guztietan.

“Zure segurtasuna eta erosotasuna dira gure lehentasun nagusia”

Gure zerbitzuak

Zure beharretara hoberen egokitzen den aukera aukeratu ahal izango duzu

Gure zerbitzuak

Zure beharretara hoberen egokitzen den aukera aukeratu ahal izango duzu

Zer egin dezakegu zugatik?



Eskatu aurrekontua

Gure konpainiaz

1988tik igogailuak instalatzen

Neurrirako konponbideak

Bezeroari ematen diogun arreta aholku emanez gauzatzen da. Horren bidez, edozein zalantza argitzen edo edozein behar betetzen dugu; hortaz, zerbitzu osoa eta bikaina eskaintzen dugu.

Mantentze-lanak

Igogailuak mantendu eta konpontzeko zerbitzu bikaina jartzen dugu zure eskura. Zerbitzu osoa ematea da gure helburua, bezeroen lasaitasuna eta erosotasuna sustatzeko.

Aholku ematea

Instalazioa burutzeko profesionalen zerrenda ugaria jartzen dugu eskatzen digun bezeroaren eskura.

Ganora, konpromisoa eta bezeroaren arreta biribila

Kontratazio lehiakorrak, bezeroen beharretara egokituak, indarreko arautegia zorrotz betetzen dutenak.

Gure taldea


32 urtetik gorako esperientzia dugunez, asko balio duten eta gure pareko ideiak dituzten kolaboratzaileak ditugu.

Bideo korporatiboa